18 marka pertsonal berri eta 3 gutxieneko berri udako txapelketetarako

Joan den maiatzaren 29an,GIFren Trofeoen Jardunaldia izan zuten gure igerilariek. Jardunaldi horren barruan, gure klubak "Buruntzaldea Saria" antolatu zuen Andoaingo Allurralde kiroldegian. Guztira, Fortuna KE, Hernani KE eta gure klubeko (Buruntzaldea IKT) 8 gizonezko eta 18 emakumezko lehiatu ziren gure taldeak antolatutako jardunaldian. Gure taldetik 4 gizonezkok eta 6 emakumezkok hartu zuten parte.


Lehiaketa honetan, gure igerilarietako batzuek euren markak hobetzen jarraitu zuten. Lehiaketako emaitzei dagokienez, taldeko kide guztien artean 18 marka pertsonal berri ezartzea lortu zuten. Gainera, igerilari batzuek gutxieneko marka berriak lortu zituzten Euskal Herriko Udako Txapelketetarako.

Markaren hobekuntzei dagokienez, honako hauek lortu ziren:
  • Aintzane Sarobe 100 bizkar (1:06,58)
  • Izaro Audikana 200 lau estiloak (2:47,61)
  • Garazi Etxeberria 100 bular (1:24,00) eta 100 lau estiloak (1:13,41)
  • Iker Gandia 50 bizkar (36,61), 100 bizkar (1:15,72), 50 tximeleta (36,24) eta 200 lau estiloak (2:40,35)
  • Jurgi Sukunza 200 libre (2:17,52) eta 50 bizkar (35,78)
  • Miren Sarobe 50 libre (32,52), 100 libre (1:06,53), 100 tximeleta (1:32,05) eta 400 lau estiloak (6:13,25)
  • Nahia Goenaga 50 libre (36,24), 100 libre (1:14,64), 200 libre (2:30,05) eta 100 lau estiloak (1:20,22)
Lortutako gutxieneko marka berriei dagokienez, honako hauek izan ziren:
  • Jurgi Sukunza 200 librean
  • Miren Sarobe 100 librean
  • Garazi Etxeberria 100 lau estiloetan
Udako EHko txapelketei dagokienez, oraingoz, honako hauek daude sailkatuta:
  • Mikel Esnal
  • Unai G. Somovilla
  • Eneko Elizasu
  • Aintzane Sarobe
  • Nora Imaz
  • June Lopez
  • Izaro Audikana
  • Garazi Etxeberria
  • Jurgi Sukunza
  • Miren Sarobe
Horietaz gain, beste batzuek aukera handiak dituzte ezarritako gutxieneko markaren bat lortzeko, eta, beraz, animoak denoi eta haien bila!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak