Asteburuan zehar Jurgi Sukunza taldekidea Getxon izan da, Euskal Herriko Alebin mailako Udako Txapelketan lehian. Berarentzat lehen Euskal Herriko Txapelketa izan da hau eta, egia esan, urduritasuna nabaritu zaion arren, bikain aritu da.
Jurgi 400 librean aritu zen larunbatean eta hau izan da asteburu osoko proba onena berarentzat. Proba honen amaieran, Jurgik 4:44,48an utzi zuen kronoa, bere aurreko marka 10 segundutan hobetuz eta, aldi berean, taldeko 14 urteko errekor berri bat ezarriz. Proba honetan Jurgi 8garren sailkatu zen.
Igande goizeko jardunaldian 1500ean aritu zen Jurgi. Urduritasuna batez ere proba honetan nabaritu zitzaion eta ziurrenik horrek emaitzan zerikusia izan zuen. Marka pertsonala egiterik lortu ez bazuen ere, 19:25,35arekin Jurgi 5garren sailkatu zen.
Igande arratsaldeko azken jardunaldian, bere azken proba izan zuen Jurgik, non berriro ere marka pertsonala egitea lortu zuen. Azken proba hau 200 librea izan zen eta marka berria 2:16,53an utzi zuen 8garren postua eskuratuz.
Zorionak egindako txapelketagatik eta batez ere, denboraldi zail bezain gogor honetan egindako lan guztiagatik!! Aupa zu!! Brnpwr!!
📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina