Asteburu honetan Jurgi Sukunza Euskal Herriko Udako Alebin Txapelketan izango da

Arg.: Txema Vallés Viguera - Publibrock
Asteburu honetan, Jurgi Sukunza gure igerilaria Getxoko Faduran izango da, "Euskal Herriko Udako Alebin kategoriako Txapelketan". Txapelketa larunbat arratsaldean eta igandean goizeko eta arratsaldeko jardunaldietan jokatuko da.

Jurgi 400 librean lehiatuko da larunbat arratsaldean, 1500 librean igande goizean eta 200 librean azken jardunaldian.

Deialdiaren inguruko informazioa gure webgunean daukazue: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak