Joan den larunbatean, gure klubak antolatuta, GIFren Marken Kontrola egin zen
lizentzia federatua duten alebinentzat. Adin horiek oso aukera gutxi izan dute
denboraldi honetan lehiatzeko, eta jardunaldi honetan parte hartu zutenak asko
ez izan arren, horietako askorentzat, urte eta erdiren ondoren, lehen
lehiaketa izan zen.
Guztira 31 igerilari izan ziren, 8 taldetan banatuta: Eibar Igerixan, Fortuna,
Ordizia, Easo, Aloña Mendi, Tolosaldea, Bidasoa eta Buruntzaldea.
Argazkia: Txema Valles - Publibrock |
Jurgi Sukunza gure ordezkari bakarraren emaitzei dagokienez, onak izan zirela
esan behar dugu, Jurgik gutxieneko marka berri bat lortu baitzuen Euskal
Herriko alebin Txapelketarako. 1500 librean lortu zen gutxieneko marka berria,
hasera batean errespetu pixka bat sortzen ziona, baina oso modu egokian egiten
jakin zuena. Probaren amaieran, Jurgik 19:15,28 egin zuen, eskatutako
gutxienekoa ia 45 segundoan jaitsiz eta marka pertsonal oso ona eginez.
Gainera, 800 libreko bere marka ere hobetu zuen, 10:16,93an pasea eginez.
1500 librearen aurretik, Jurgi 100 bizkar proban lehiatu zen, non 1:14,28an
gelditu zuen erlojua marka pertsonal berri bat lortuz eta 50eko pasean ere
35,33rekin beste marka pertsonal berri bat ezarriz.
Saioaren zuzeneko bideoaren esteka uzten dizuegu: https://fb.watch/68cVlfvavC/
Zorionak Jurgi!
📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina