Gure igerilariek hitzordu bikoitza izango dute asteburu honetan.
Alde batetik, batzuk IV Gipuzkoa "Open" Sarian izango dira, Espainiako Igeriketa Federazioaren (RFEN) "Grand Prix" zirkuituaren barne dagoen lehiaketan. Lehiaketa honek estatu guztiko igerilariak bilduko ditu eta larunbat eta arratsaldez jokatuko da Donostiako Paco Yoldin. Goizetan sailkapen probak izango dira eta arratsaldetan berriz finalak. Lehiaketa honetan Eneko Elizasu, Aintzane Sarobe, Unai G. Somovilla, Garazi Etxeberria, Izaro Audikana, Nahia Goenaga eta Nora Imaz arituko dira gure taldetik.
Bestetik, Nahia Zudaire taldekidea Lloret de Mar hirian izango da, Kluben arteko Epainiako Absolutu mailako Txapelketan lehian. Nahia 50 eta 100 librean eta 50 eta 100 tximeleta probatan lehiatuko da.
Edozein kasutan ere, bi egoitzetako lehiaketak garrantzitsuak izango dira gure igerilari guztientzat, batzuentzat igerileku luzean lehen lehiaketa izango delako eta besteentzat entrenamenduaren nondik norakoa baloratu ahal izateko baliogarria izango delako.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/egutegia-deialdiak.html#hurrengoak
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!
📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina