5 taldekide Irunen asteburu honetan, denboraldi amaierako gure lurraldeko lehiaketa nagusian


Asteburu honetan, Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla, Aintzane Sarobe, Nora Imaz eta Nahia Zudaire taldekideak Irungo Azken Portun izango da, "GIF Absolutuen Kontrol Txapelketan" lehian. Txapelketa larunbatean goiz eta arratsaldeko jardunaldian eta igandean arratsaldeko jardunaldian jokatuko da.

Gure igerilariak honako probatan arituko dira:
  • Eneko Elizasu 50, 100, 200 eta 400 librean
  • Unai G. Somovilla 50, 100 eta 200 bular probatan.
  • Aintzane Sarobe 50 eta 100 librean, 50 tximeletan eta 100 bizkar proban.
  • Nora Imaz 400, 800 eta 1500 librean.
  • Nahia Zudaire 400 eta 800 librean

Iruzkinak