8 marka pertsonal eta taldeko 6 errekor berri Absolutuen Marken Kontrolean

Pasa den asteburuan Irunen ospatutako Absolutuen Kontrol Txapelketan izan ziren gure bost taldekide: Unai G. Somovilla, Aintzane Sarobe, Eneko Elizasu, Nahia Zudaire eta Nora Imaz.


Lehen saioko beroketan, zoritxarreko gertaera baten ondorioz, Aintzanek lehiaketari agur esan behar izan zion, belaunean kolpe sendo bat hartuta. Animorik haundienak hemendik ahalik eta azkarren eta ahalik eta hobekien osatzeko. Marka ederrak egingo zituen bere lau probatan, ziur.

Zoritxarreko txapelketa hasiera hori alde batera utzia, orokorrean emaitza onak lortu zituzten gure igerilariek. Emaitza ederrenak Unai G. Somovillak eskuratu zituen, azken txapelketa honetan bere markak nabarmen hobetuz eta absolutu mailako taldeko 3 errekor berri ezarriz, hirurak bular estiloan; 50 metrokoan marka berria 31,89an ezarri zuen, 100ekoa 1:12,39an eta denetan onena izan zena, 200 metrokoa, 2:37,10ean, aurreko marka 3 segunduan hobetuz.

Lehian aritu zen bigarren gizonezkoa Eneko Elizasu izan zen. Eneko lehiaketa aurreko azken hilabete eta erdian sorbaldako arazoekin izan da, eta azken astean zehar arazoa aritzea lortu duen arren, entrenamenduan eragin dio eta ez da formaz nahi bezain ondo iritsi. Hala ere, marka onak egitea ortu zuen lehiatutako probetan eta bere marka onenetatik gertu aritu da.

Nora Imazek ere marka pertsonalak egitea lortu zuen. Markak hobetzea asko kostatu zaion denboraldi honetan, badirudi amaiera aldera konfiantza hartzen hasi dela eta pixkanaka egindako lanaren emaitzak azaleratzen ari direla. Estilo libreko 1500ean marka berria 18:09,03an ezarri zuen eta 800 librekoa aldiz 9:23,92an, marka onak biak ere. Espainiako txapelketarako rankinean 24garren postuan da Nora eta 800ean aldiz 21garren, biak ere Espainiako Udako Junior Txapelketarako sailkatzeko aukera ematen diote, nahiz eta azkenean lehen 15ak lehiatuko diren.

Azkenik, Nahia Zudaire ere lehian izan zen Irunen, 400 librean eta 800 librean, bietan bere marka pertsonalak hobetuz (tartean 200 librekoa ere bai) eta igeriketa egokituko S8 klasean taldeko 3 errekor berri ezarriz; 2:20,38 200 librean, 5:02,36 400 librean eta 10:35,72 800 librean. Lehiaketa hau amaituta Tokioko Paralinpiar Jokoei begira dago Nahia, bertan lehiatzeko azken entrenamenduetan buru belarri sartuta.

Zorionak denoi egindako denboraldiagatik, egindako lan guztiagatik eta erakutsitako konpromezuagatik. Aldi berean ahalik eta errekuperazio azkarrena eta onena opa diegu Aintzaneri eta baita Enekori ere. BRNPWR!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak