Nahia Zudaire Tokioko Paralinpiar Jokoetara!


Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) eta Espainiako Paralinpiar Batzordeak (CPE) atzo, uztailaren 14an, abuztuaren 24tik irailaren 5era bitartean izango diren Tokioko Joko Paralinpikoetara joango diren 135 kirolariren zerrenda argitaratu zuten, eta horien artean dago Nahia Zudaire gure igerilaria.

Otsailean Bartzelonan lortutako 400 libreko B gutxienekoak, Funchaleko Europako Txapelketako emaitza bikainek eta Berlingo World Series-etan lortutakoek, Tokiorako behin betiko zerrendan egoteko balio izan diote Nahiari.

Berarentzat lehen Paralinpiar Jokoak izango dira eta ahalik eta gehien gozatzea espero dugu. Nahia absolutu mailako errekorrak dituen 400 librean, 100 tximeletan eta 200 lau estilotan lehiatuko da.

Egutegia: 
  1. 200 lau estiloak: abuztuaren 28a, larunbata, 9:00-11:35 Tokion (2:00-4:35 BIKTn)
  2. 400 librea: abuztuaren 31, asteartea, 9:00-11:35 Tokion (2:00-4:35 BIKTn)
  3. 100 tximeleta: irailaren 3a, ostirala, 9:00-11:35 Tokion (2:00-4:35 BIKTn)


Iruzkinak