Pasa den uztailaren 18an, Nerea Santos taldekideak Getariako II. San Anton Bira itsas zeharkaldian hartu zuten parte eta, horien artean, emakumezkoetan Nerea laugarren izan zen absolutu mailan, podiumetik postu bakarrera. Zeharkaldiak 2600 metroko luzera izan zuen eta Nereak 39 minutu eta 50 segundu behar izan zituen.
Bestalde, uztailaren 25ean ospatutako Zarautz Ubiri Zarautz itsas zeharkaldian Eneko Elizasuk gizonezkoetan 21. postua eskuratu zuen eta Nerea Santosek 7. postua emakumezkoetan. Julen Azpiroz eta Aitor Santos ere lehian aritu ziren, postuetan atzerago aritu baziren ere gogotsu eta bikain arituz. Aitor Santos igerilari gazteena izan zen. Masterren artean Igor Amantegi, Laura Igea eta Manu Santos aritu ziren, hirurak ere bikain lehiatuz.
Zeharkaldi honek 3000 metroko luzera izan zuen eta Enekok 42 minutu eta 36 segundu behar izan zituen; Nereak 48 minutu eta 53 segundu; Igor Amantegik 56 minutu eta 18 segundu; Julen Azpiroz-ek 56 minutu eta 36 segundu; Laura Igeak 57 minutu eta 2 segundu; Aitor Santosek ordu 1, 7 minutu eta 51 segundu eta Manu Santosek berriz ordu 1, 9 minutu eta 15 segundu.
Zorionak denoi!
📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina