Taldeko 2 errekor berri eta 3 marka pertsonal Tolosan


Pasa den astearte iluntzean gure taldeko Eneko Elizasu, Unai G. Somovilla, Aintzane Sarobe eta Nora Imaz Tolosan izan ziren, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Absolutuen Marken Kontrolean. Emaitza onak lortu zituzten berta gure igerilariek.

Alde batetik, Aintzane Sarobek 100 bizkar proban 1:05,12 egitea lortu zuen, marka pertsonala eginez eta 17 urteko taldeko errekor berri bat ezarriz. Marka sendoa da Aintzanek lortutakoa.

Bestetik, Unai G. Somovillak ere lortu zuen marka pertsonala eta taldeko absolutu mailako errekor berri bat ezartzea, kasu honetan 50 bular proban 32,29 eginez.

Nora Imazek denboraldi osoan zehar ikaragarri kostatu zaion 800 libreko marka hobetzea lortu zuen baita ere, balio haundiko marka berarentzat eta konfidantza lortzeko laguntza haundikoa, marka ederra izateaz gain. Proba honetan 9:26,35 egin zuen Norak.

Eneko Elizasuk marka pertsonalik lortu ez bazuen ere, bere onenetan aritu zen bai 200 librean eta baita 50 librean ere.

Zorionak laukote! Segi horrela!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak