Zilar 1, 3 brontze eta 3 marka pertsonal Infantil mailako Euskal Herrikoan


Asteburuan zehar Galdakaon jokatutako Infantil mailako Euskal Herriko Udako Txapelketan zehar marka onak ortu dituzte gure bi igerilariek. Lehiaketan Garazi Etxeberria eta Izaro Audikana aritu dira.

Garazik, larunbat goizeko jardunaldian zilarra eskuratu zuen 100 metro lau estiloetan. Proba honetan bere marka pertsonala 3 segunduan hobetzea lortu zuen gainera, 1:10,75 eginda. Larunbat arratsaldeko saioan, 100 librean 1:01,70 eginez, brontzea eskuratu zuen.

Igandek saioetan, goizean 200 librean aritu zen eta proba honetan marka pertsonal berri egitea lortu zuen Garazik kronoa 2:15,37an geratuz. Marka honekin beste brontze bat eskuratu zuen Garazik. Igande arratsaldeko saioan, hirugarren brontzea etorri zen, kasu honetan 50 libre probako 28,61ari esker.

Izaro Audikanaren kasuan, larunbat arratsaldean 200 bular proban aritu zen eta proba honetako marka pertsonala 2 segunduan hobetzea lortu zuen 3:02,83 eginez. Igande goizeko 200 librean, Izarok 2:25,54 egin zuen.

Zorionak egindako txapelketagatik neskak!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak