Alebinek bide onetik jarraitu zuten Tolosan


Pasa den larunbatean, gure taldeko alebinek euren bigarren lehiaketa jardunaldia izan zuten. Alebin Ligako 2. jardunaldia Tolosako Usabal igerilekuan izan zen eta gureak benetan gogotsu aritu ziren beste behin ere.

Gure taldetik 8 mutil eta 6 neska aritu ziren lehian; 2008ko bi mutil, 2009ko 6 mutil eta 2010eko 6 neska. Proba egitarauari dagokionez, oinarrizko probak 200 lau estiloetan eta 100 libre probak izan ziren adin guztientzat eta, hasi berrien kasuan, 50 bizkar proba ere izan zen. Gizonezkoen kasuan, saioa amaitzeko 4x200 estilo libreko errelebua ere izan zuten.

Aurreko jardunaldian bezala, gure igerilariek gogotsu ekin zioten lehen metroetatik hasita eta 200 lau estiloetan bezalako proba zail baten aurrean, inolako beldurrik gabe eta ausardiaz egin zuten igeri. Estilo  libreko 100 metroetan, oso sendo aritu ziren gureak, proba bezala ere hobeto eta errazago maneiatzen dute eta esfortzua hobeto neurtzen dakitenez proba bera osatzeko modua ere sendoagoa da.

Mutilek estilo libreko 4x200 errelebuarekin amaitu zuten saioa eta, aurrez bi proba sendo eginda zituztela jakinda, esfortzu benetan ona egin zutela aitortu beharra dugu. Errelebuko azken postan Mario Amantegik egindako azken postak aipamen berezia merezi du. Zorionak denoi!

Orokorrean maila ederra eman zuten gureek eta burututako probatan lehen postuetan izan ziren denak (Emaitzak hemen ikusi ditzakezue). Hemendik aurrera, ildo beretik jarraitu, teknikoki hobekuntzak egin eta hartutako martxari eustea da egin beharrekoa eta ziur gaude gure gaztetxoak bide horri heltzeko prest egongo direla. Hurengo jardunaldian, alebin kategoriako haurrek 100 tximeleta eta 200 bizkar probak izango dituzte.


Aupa zuek!! Burunpower!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak