Hitzordu bikoitz berri bat larunbat honetan: txikienen estreinaldia


Asteburu honetan gure igerilariek hitzordu bikoitza izango dute berriro ere, kasu honetan Tolosako Usabalen.

Alde batetik, Benjamin taldeak TEST/KZL Ligako 1. jardunaldia izango du. Jardunaldi hori bi urtetan lehena izango da 2011n eta 2010ean jaiotakoentzat, eta 2012ko eta 2013ko haurren debuta ere bai; izan ere, batzuei denboraldi honetan hastea tokatzen zaie, eta besteek ezin izan zuten jardunaldirik egin joan den denboraldian, pandemiaren ondorioz. Txikienak 50 libre eta 6x25 bizkarreko errelebu mistoarekin estreinatuko dira. Helduenek 50 bizkar eta 100 librea izango dituzte.

Bestalde, aurreko jardunaldia amaitu ondoren, Tolosako Usabalen bertan, Alebin Ligako 2. jardunaldia jokatuko da, non gure igerilariek 200 lau estiloak eta 100 libreko probak izango dituzten.

HAURREK MUSUKOA ERAMAN BEHAR DUTE IGERILEKU BARRURA

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!


Iruzkinak