Datorren abenduaren 3tik 6ra bitartean Nora Imaz eta Nahia Zudaire taldekideak Castell贸n-en izango dira "Trofeo Internacional Castalia Castell贸n" sarian lehian. Nora Imaz Gipuzkoako taldearekin arituko da eta Nahia aldiz klubaren izenean.
Trofeo hau, Espainiako Federazioak sortutako "Grand Prix" trofeoen zirkuituaren lehena da eta bertan izango dira momentuko igerilari onenak ere.
Batetik Norarentzat neguko txapelketa nagusiak prestatze bidean orain arteko lana ebaluatzeko lehia egokia izango dela uste dugu eta bestetik, Nahiak 2022ko ekainean Funchal-en izango den Munduko Txapelketarako sailkapenak lortzeko gutxienekoak egitea izango du helburu. Joan ahal ezingo duen arren Aintzane Sarobe taldekidea ere Gipuzkoako Selekzioaren deialdian dago.
Nora 200, 400, 800 eta 1500 librean arituko da eta Nahia berriz 100 librean eta 100 tximeleta proban.
Animo bikote!! Egurra!! Burunpower!!
馃摤 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina