Hitzordu laukoitza asteburu honetan


Asteburu honetan gure igerilariek hitzordu laukoitza izango dute, eta leku batean zein bestean, taldeko igerilari gehienak lehian izango dira.

Alde batetik, larunbat goizean Lasarte-Oriako Maialen Chourraut igerilekuan Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da. lehiaketa honetan infantilek 2000 metrokoa izango dute eta junior zein absolutuek berriz 3000 metrokoa. Azken distantzia honetan Nora Imaz taldekidea lehiatuko da eta aurreko denboraldian lortutako podiumari eusten saiatuko da. Lehiaketa goizeko 9:45etan hasiko da. Lehiketa hau gure taldeak antolatzen duenez bolndresak behar ditugu kronometratzaile lanak egiteko. Zure burua laguntzarako aurkeztu nahi baduzu, hemen egin dezakezu: https://forms.gle/PAwwUAe7VFoAue9Y6

Bestetik, eta jada larunbat arratsaldeko jardunaldietan, infantil junior eta absolutuek Neguko Ligako 4. jardunaldia izango dute Hernanin. Proba egitaraua honakoa izango da: 800 librea, 50 librea, 100 bular, 100 bizkar, 200 librea, 100 lau estiloak, 50 tximeleta, 200 bular eta 4x100 lau estiloetako errelebua. Jardunaldia arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Benjamin eta alebinen taldeak XXI Paco Sanchez Saria izango du. Sari hau bi txandatan banatuko da: lehendabizi 2013an, 2012an eta 2011n jaiotakoak arituko dira 15:30etatik aurrera. Multzo honek estilo bakoitzeko 50 metroko proba bat edo lau estiloetako 100 metroetakoa izango du aukeran. Multzo honen ondoren lehiatuko dira 2010ean, 2009an eta 2008an jaiotakoak eta hauek bi proba izango dituzte aukeran, estilo bakoitzeko 100 metroko bat eta lau estiloko 200 metrokoaren artean hautatzeko.

Azkenik, gure lurraldetik kanpo, Nahia Zudaire Oviedon lehian arituko da asteburuan zehar VIII Open Internacional Mareastur de Natación Adaptada sarian lehian. Nahia 400 librean eta 100 tximeletan lehiatuko da eta proba hauetan ere Funchal-en ospatuko den Munduko Txapelketarako gutxienekoak lortzeko helburu nagusiarekin lehiatuko da.

IGERILARI GUZTIEK MUSUKOA ERAMAN BEHAR DUTE IGERILEKU BARRURA

Deialdien inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak