Nahia Munduko Txapelketarako sailkatuta eta Norak bi marka pertsonal Castellonen

Pasa den asteburuan, bikain lehiatu ziren gure bi taldekideak Castellón-go "XVIII Trofeo Intenacional Castalia Castellón" Sarian. Aurreko batean aipatu bezala, Nora Imaz Gipuzkoarekin lehiatu zen eta Nahia Zudaire aldiz klubaren izenean, azken hau igeriketa egokituan. Gure bi igerilariak euren helburu nagusiak lortuta etorri ziren lehiaketatik.


Norak 200, 400 eta 800 librean hartu zuen parte (1500ean ez azkenean) eta emaitza onenak 200 eta 800 librean lortu zituen, bietan marka pertsonalak egitea lortu baitzuen. Lehenengoan 2:17,07an utzi zuen bere marka berria eta 800ean aldiz, erregistro berria 9:48,78an utzi zuen.

Nahia aldiz tximeleta eta estilo libreko 100 metrokoetan lehiatu zen. Bere helburu nagusia Funchal-en ospatuko den Munduko Txapelketarako gutxienekoak egitea zen eta Castellón-go lehiaketatik helburuak lortuta etorri zen. Tximeletako proban 1:22,31 egin zuen. bigarren postuan sailkatuz eta Munduko Txapelketarako gutxienekoa egitea lortuz eta gauza bera egitea lortu zuen 100 librean, 1:09,43rekin proba honetako gutxienekoa ere egitea lortuz eta sailkapeneko hirugarren postua lortuz.

Zorionak bioi! Burunpower!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak