Konfinamenduak eta zailtasunak gora-behera, atzokoan gure taldeko hiru igerilari Ordiziako Majori igerilekuan izan ziren XXXIX Gabonetako Nazioarteko Txapelketan lehian. Hasera batean 6 taldekide sartu baziren ere, 3 hiru izan ziren azkenean parte hatu zutenak: Unai G: Somovilla, Nora Imaz eta Garazi Etxeberria.
Unai G. Somovilla 100 tximeletan aritu zen eta 1:04,76 egin zuen, bere onenetik segundu bat baino gutxiagora. Nora Imaz berriz 100 librean lehiatu zen eta bera ere bere onenetik gertu lehiatu zen 1:02,06 eginez. Azkenik, Garazi izan zen proba gehien izan zituena: 50 librea, 100 lau estiloetakoa eta 50 bular probak. Lehendabizikoan irteera azkarregi egiteagatik deskalifikatua izan zen Garazi baina marka ona gingo lukeela ikusi ahal izan genuen. Lau estiloetakoan 1:12,96 egin zuen eta bular estiloko 50ekon berriz 37,75, biak bere onenetik gora.
Modu horretan kanporaketa serieetan geratu ziren gureak, arratsalderako finalerako txartelik lortu gabe baina epealdi honetan lehiatzea lortuz, hori ere garrantzitsua baita.
Bestalde, Gabonen aurretik, gure taldekideak Neguko Ligako 4. jardunaldian lehiatu ziren Hernanin, abenduaren 18an. Bertan 11 taldekide aritu lehian proba desberdinetan lehian. Bertan 14 marka pertsonal berritu zituztn gure igerilariek, aipagarriena Jurgi Sukunzak 800 libreak lortutako taldeko 14 urteko errekor berria izan zelarik. Proba honetan 9:43,84 egin zuen Jurgik.
Gabonetako asteak pasata, Gipuzkoako Kluben Arteko Kopan lehiatuko dira gureak, urtarrilaren 22an eta 23an.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina