Joan den larunbatean, gure klubeko alebin taldeak bere hirugarren txapelketa jardunaldia izan zuen. Alebin Ligako 3. jardunaldia Lasarte-Oriako Maialen Chourraut igerilekuan jokatu zen eta denak benetan gogotsu lehiatu ziren. Edukiera-murrizketa berriek eta parte-hartzaileen baja-kopuru handiak markatutako jardunaldia izan zen, batez ere konfinamenduen ondorioz.
Gure klubeko 4 mutil eta 3 neska lehiatu ziren; proba-programari dagokionez, oinarrizko probak 200 bizkar eta 100 tximeleta izan ziren adin guztietarako. Mutilen kasuan estilo libreko 4x100 errelebua ere izan zuten saioa amaitzeko.
Aurreko saioetan bezala, gure igerilariak oso gogotsu hasi ziren lehen metroetatik, eta bizkar estiloko 200 metroak bezalako proba zail baten aurrean, batere beldurrik gabe eta ausardiaz egin zuten igeri. Tximeleta estiloko 100 metroetan, denek erraztasun handiz egin zuten igeri, hasera batean nolabaiteko errespetua eman ohi duen proba beldurrik gabe erasoz eta teknika egoki baten bidez aurrera ateratzen dakitela erakutsiz.
Mutilek estilo libreko 4x100 erreleboarekin amaitu zuten saioa, eta, aurretik ahalegin handiko bi proba egin zituztela jakinda, aitortu behar dugu benetan lan ona egin zutela.
Zorionak guztioi!
Oro har, maila bikaina eman genuen, eta egindako probetan lehen postuetan egon ginen. Hemendik aurrera, ildo beretik jarraitu behar dugu, teknikoki hobetu eta hartutako erritmoari eutsi. Ziur gaude denok ildo horretan jarraituko dugula. Hurrengo jardunaldian, alebin taldeak 400 librea eta 100 bizkar proba izango ditu.
Aupa ekipo! Brnpwr!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina