Hitzordu bikoitz berri bat larunbat honetan: KZL-Benjamin Testa eta Alebin Liga


Gipuzkoako Foru Aldundiak eskola adineko haurren inguruan hartuko duen erabakiaren zain, asteburu honetan gure igerilariek hitzordu bikoitza izango dute berriro ere, kasu honetan Hernaniko Udal Kiroldegiko igerilekuetan.

Alde batetik, Benjamin taldeak TEST/KZL Ligako 2. jardunaldia izango du. Txikienek 50 bizkar eta 6x25 estilo libreko errelebu mistoan arituko dira. Helduenek 50 bular eta 100 edo 200 bizkar izango dituzte. Azken hauek saio amaiera 4x50 estilo libreko errelebua izango dute. Jardunaldi hau 15:30etan hasiko da.

Bestalde, aurreko jardunaldia amaitu ondoren, Hernaniko Udal Kiroldegiko igerilekuetan bertan, Alebin Ligako 4. jardunaldia jokatuko da, non gure igerilariek 400 librea eta 100 bizkar probak izango dituzten proba nagusi bezala. Aurreko saioaren amaieraren baitan, jardunaldi hau 18:00etan hasiko dela aurreikusten da.

HAURREK MUSUKOA ERAMAN BEHAR DUTE IGERILEKU BARRURA

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak