Nahia Zudaire Espainiako AXA Txapelketan eta Alebinak Azpeitian, Teknifikazio Sarian


Hitzordu bikoitza daukagu asteburu honetan ere. Alde batetik, urtarrilaren 29an eta 30ean, Nahia Zudaire taldekidea Valdemoro-n izango da (Madril) "Campeonato de España AXA de Natación de Jóvenes por Categorías de Edad 2022"ean parte hartzen. Txapelketan Euskadiko Selekzioarekin hartuko du parte. Aurreko urteetan egin duen bezela, aurtengoan ere, ahalik eta postu onenetan egoten saiatuko da gure gaztea. Aurtengo ediziorako Nahiak 400 eta 100 librean, 100 tximeletan eta 200 lau estiloak probatan hartuko du parte. Lehiaketa larunbat arratsaldez eta igande goizez burutuko da.

Bestetik, gure taldeko alebin gehienak Azpeitian izango dira igandean, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren "Alebinen Teknifikazio Saria"n lehian. Sailkapen fasea pasa duten igerilariak honakoak izan dira: Oihan Matute, Iñaki García, Mario Amantegi, Hodei Barcina, Asier Bárcena, Ibon Elola, Kimetz de la Cruz, Nora Atxaga, Saray Lobato, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer eta Lucia Rey. Lehian gehienak arituko dira, nahiz eta batzuek arrazoi desberdinak medio ezingo duten bertan egon.

Lehiaketa honetarako, talde antolatzaileak honakoa jakinarazi du:
  • Harmailetan % 60ko edukiera baimenduko da eta covid pasaportea eduki beharko da.
  • Maskarilla une oro jarrita eduki beharko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animoak denoi, ekin gogor eta zorte on!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak