Benjaminak bikain euren ligako 2. jardunaldian


Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek euren Test/Ligari jarraipena eman zioten bigarren jardunaldiarekin. Bigarren jardunaldi hau Hernanin ospatu genuen, udal igerilekuan eta bertan, gure taldetik, adin tarte honetako 17 haur aritu ziren.

Lehen urtekoetan, 2012 eta 2013ko haurrek 50 metro bizkar estiloko proba izan zuten. Haur hauentzat garrantzitsuena arautegiaren inguruko ezagutza eta estiloen ikaskuntza izanik denak primeran aritu zirela esan behar dugu. Igerian oso txukun eta lasaitasunez igeri eginez eta arautegiak ondo betez aritu ziren guztiak eta beraz, primeran. Haur hauek estilo libreko 6x25 errelebu mistoarekin amaitu zuten saioa.

Benjamin "B" kategorian, 2011ko neska-mutilek eta 2010eko mutilek 50 bular eta 100 edo 200 bizkar probak izan zituzten. Kategoria honetako gure haurrak ere oso txukun aritu ziren eta maila ona hartzen ari direla erakutsi zuten gainera, egindako markekin, askotan, lehen postuetan sailkatuz. Adin tarte honetako haurrek 4x50 estilo libreko errelebua ere izan zuten mutiletan.


Orokorrean, adin tarte hauetan, lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dira garrantzia gehien ematen diogun arloak eta zentzu horretan gustura atera ginen gure txikienek egindako lanarekin.

Horretaz gain, urduri egon ziren arren, guztiek jarrera bikaina erakutsi zuten jardunaldi osoan zehar, euren erronkei aurre eginez, ikasitakoa aplikatuz eta talde giro alaia mantenduz.

Hurrengo jardunaldia otsailaren 26an izango dute adin hauetako haurrek, KZL/Test 3. jardunaldian, Ordiziako Majorin.

Aupa Buruntxikiak!!



Iruzkinak