Infantilek emaitza onak lortu zituzten Neguko Euskal Herrikoan

Brontze bat, Euskal Herriko Udarako Txapelketarako 4 gutxieneko berri eta 7 marka pertsonal gure gazteentzat

Pasa den asteburuan txapelketa ona burutu zuten gure taldekideek Tolosako Usabal-en ospatu zen infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan. Gure taldetik hiru igerilari aritu ziren lehian; Iker Gorostegui, Jurgi Sukunza eta Miren Sarobe. Hiruren artean marka pertsonal ugari hobetzea lortu zuten eta baita Udarako Euskal Herrikorako zenbait gutxieneko egitea ere.


Iker Gorostegui 100 lau estiloetan, 100 librean eta 400 lau estiloetan lehiatu zen. Lehen proban 1:10,92 eginda aurreko marka asko hobetu zue eta podiumean izan zen Iker, brontzeko domina eskuratuz. Estilo libreko 100 metrokoan, aurreko marka ia zazpi segundoan hobetuz, 1:00,73 egin zuen, eta horrekin udako Euskal Herrikorako gutxienekoa eskuratu zuen. Proba honetako 50 metroko pasean ere marka pertsonala egin zuen (29,94). Azken proban, lau estiloetako 400 metrokoan, Ikerrek berriro ere bere aurreko marka birrindu zuen, baina deskalifikatua izanagatik ez zen podiumera igo, non egindako denborarekin hirugarren postua izango zukeen.

Jurgi Sukunza 800 librean, 100 librean eta 200 librean aritu zen. Lehen proban ez zuen marka hobetzerik izan bai beste bietan. Estilo libreko 100 metrokoan 1:00,38an utzi zuen marka pertsonal berria eta 200 metrokoan aldiz 2:13,33an. Lehendik gutxieneko batzuk bazituen ere, marka hauekin udarako txapelketarako 200 librekoa gehitu zuen Jurgik eta, guztira, 100, 200, 400, 800 eta 1500 libreko gutxienekoak jada lortuta ditu lehiaketa horretara begira.

Miren Sarobe 100 eta 200 lau estiloetan eta 200 librean lehiatu zen. Lau estiloetako 200 metrokoan, 2:45,48 eginda, aurreko marka ia zazpi segundoan hobetzea lortu zuen Mirenek. Estilo libreko 200 metrokoan, bost segundo urratu zizkion bere aurreko markari, kronoa 2:22,72an geratuz. Mirenek 200 libreko eta 200 lau estiloetako Udarako gutxienekoak lotu zituen egindako markekin.

Zorionak hiruroi egindako txapelketagatik!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak