8 urre, 3 zilar eta brontze 1, Espaniako Txapelketarako 2 gutxieneko, Euskal Herriko Txapelketarako 2 gutxieneko berri, FINA puntuen baitan 3. postu bat, taldeko 2 errekor berri eta 17 marka pertsonal, Bergaran
Nora Imaz FINA puntuen baitan hirugarren izan zen junior mailan. Garazi Etxeberria laugarren izan zen kategoria berean.
Pasa den asteburuan txapelketa ona burutu zuten gure taldekideek Bergarako Agorrosin-en ospatu zen infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketan. Gure taldetik hamaika igerilari aritu ziren lehian, nor baino nor gogotsuago. Horren erakusgarri dira asteburuan zehar lortutako emaitza bikainak.
Lehiaketa honetan Nora Imaz, June Lopez, Saioa Elola, Garazi Etxeberria, Izaro Audikana, Alba Escribano eta Miren Sarobe aritu ziren emakumezkoetan eta gizonezkoetan berriz, Unai G. Somovilla, Iker Gorostegui, Iker Gandia eta Jurgi Sukunza. Guztien artean marka pertsonal ugari hobetzea lortu zuten.
Lortutako marka hobekuntzak eta taldeko errekor berriak honakoak izan ziren:
- Garazi Etxeberriak 50 librea, 100 librea, 50 tximeleta, 100 lau estiloak eta 200 lau estiloak.
- June Lopezek 50 librea.
- Miren Sarobek 400 librea, 100 tximeleta, 100 lau estiloak eta 400 lau estiloak.
- Alba Escribanok 100 librea.
- Iker Gorosteguik 50, 100 eta 200 tximeleta eta 400 lau estiloak.
- Iker Gandiak 400 librea.
- Jurgi Sukunzak 100 librea.
Marka hobekuntza hauetaz gain, taldeko errekor pare bat berritzea ere lortu genuen. Kasu honetan ere Nora Imazen eskutik etorri ziren berrikuntza hauek, biak distantzia luzeetan: lehena 1500 librean, non Norak 18 minutu 22 segundo eta 71 ehunekotan ezarri zuen 17 urteko errekor berria. Bigarrena 800 librean, 17 urteko taldeko errekor berria 9 minutu 29 segundo eta 42 ehunekotan utziz.
Garazi Etxeberriak Espainiako Txapelketetarako txartel bikoitza. Iker Gorostegui, Jurgi Sukunza eta Miren Sarobe Euskal Herrikora
Asteburuan zehar Espainiako Txapelketetarako txartelak eskuratu zituen Garazi Etxeberriak. Bere marka pertsonalak ontzeaz gain, errelebuko lehen postan 50 librean 27:75 eginda eta 100 libreko banakako proban 59,86 eginda Neguko zein Udako junior mailako Espainiako Txapelketetarako gutxienekoak eskuratu zituen Garazik eta beraz, apirilean Malagan izango da eta uztailean Sabadell-en, oraingoz bi proba hauetan lehian. Ea denborarekin gutxeneko gehiago eskuratzeko auker duen. Zorionak Garazi!
Gutxienekoekin jarraituz, egindako markekin Miren Sarobek eta Iker Gorosteguik falta zituzten Euskal Herriko Neguko Txapelketarako gutxienekoak lortu zituzten. Mirenek 400 librean eta 400 lau estiloetan eskuratu zituen gutxieneko giltzak eta Iker Gorosteguik aldiz 400 lau estiloetan. Azken proba hau bera infantil mailako Udarako Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa ere bada Ikerrentzat eta oso gertu ditu tximeleta erako 100 eta 200 metrokoak ere.
Modu honetan, infantil mailako Euskal Herrikoan Iker Gorostegui eta Jurgi Sukunza izango dira gizonezkoen artean lehian eta emakumezkoetan aldiz, Miren Sarobe. Txapelketa hau hilaren 19an eta 20an izango da, Tolosako Usabalen. Junior eta Absolutu mailako Euskal Herrikoa martxoaren 19an eta 20an izango da, Mendizorrotzako igerileku luzea eta bertan gure gainontzeko igerilariak izango dira.
Domina ugari asteburuan zehar
Asteburuan zehar ugariak izan ziren gure igerilarietako batzuk podiumera gerturatu behar izan zuten uneak. Hauek izan ziren gure taldekideek eskuratutako domina eta postu garrantzitsuenak:
Urreak
- Nora Imazek 1500 librean, junior mailan
- Nora Imazek 1500 librean, absolutu mailan
- Nora Imazek 800 librean, junior mailan
- Nora Imazek 800 librean, absolutu mailan
- Garazi Etxeberriak 100 librean, junior mailan
- Garazi Etxeberriak 100 lau estiloetan, junior mailan
- Garazi Etxeberriak 200 lau estiloetan, junior mailan
- Iker Gorosteguik 200 tximeletan, infantil mailan
Zilarrak
- Garazi Etxeberriak 100 lau estiloetan, absolutu mailan
- Garazi Etxeberriak 50 librean, junior mailan
- Iker Gorosteguik 400 lau estiloetan, infantil mailan
Brontzeak
- Garazi Etxeberriak 100 librean, absolutu mailan
Banakako sailkapenetan eta igeri egindako hiru proba onenen baturan, Nora Imaz hirugarren izan zen junior kategoriako Fina puntuen baitan eta kategoria berean atzetik izan zuen Garazi Etxeberria taldekidea, laugarren postuan.
Hemendik aurrera, gure igerilariak neguko zatiko txapelketa nagusiak prestatzen jarraituko dute. Esan bezela, datorren astean infantilek Euskal Herriko Neguko Txapelketa izango dute Tolosako Usabalen. Junior eta Absolutuen Euskal Herrikoa bost aste barru izango dira eta Espainiako Neguko Junior Txapelketa apirileko bigarren astean izango da, Malagan.
Zorionak igerilari eta entrenatzaileei egindako lehiaketagatik eta arrazoi bat edo beste medio bertan egon ahal izan ez zutenei edo euren helburua lortzerik izan ez zutenei animoak lanean jarraitzeko.
Aupa zuek! Burunpower!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina