Nahia Txapeldun Espainiako AXA Txapelketan

Bere AXA Txapelketako azken edizioari txapela jantzita esan zion agur Nahiak


Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Valdemoron (Madril) izan da, Euskadiko Selekzioarekin Igeriketa Egokituko Adin Tarteetako AXA Espainiako Txapelketa parte hartzen. Aurreko denboraldietan bezala, Nahiak txapeldun izatea lortu du beste behin ere, gure gaztetxoak duen kirol maila bikaina nabarmen utziz. Aurtengoa bere azken edizioa izan da, adinka egiten den lehiaketa honetan YOB 2004-2006 kategoriako azken urtea baitu.
Nahiak burututako lau probetan lortutako puntuazioaren baturari esker lortu du lehen postua, burututako lau probatatik lautan puntuazio benetan altuak lortuz. Marka pertsonalik egitea ere lortu du Nahiak, 200 lau estiloetan 25 metroko igerilekuko bere marka berria eta taldeko errekor errekor berria 2:55,67an utziz. Ganontzeko probetan markak hobetzea lortu ez badu ere, marka bikainak egin ditu, puntuazio altuak lortu eta azkenean txapeldun izatea lortuz.

Larunbat arratsaldeko saioan, Nahiak 400 librean eta 100 librean hartu zuen parte. Lehen proban 5:04,55 eginez lehen postua lortu zuen eta bigarrenean ere lehen postuan izan zen kronoa 1:10,36an geratuz. Larunbatetik lehen postuan zela, igandean ere txukun aritu zen Nahia. Lehen proban, 100 tximeletan, berriro ere lehen postuan sailkatu zen 1:22,29 eginez. Azken proban, 200 lau estiloetan, 2:55,67rekin txapeldun izan zen proba horretako sailkapenean.

Gauzak horrela, Nahiak 2710 punturekin lehen postua eskuratu zuen bigarrenarekiko 36 puntuko aldea lortuz.

Zorionak bertan izan zen talde osoari!


Iruzkinak