3 hitzordu asteburu honetarako


Asteburu honetan zehar hiru hitzordu izango dituzte gure igerilariek.

Alde batetik, larunbat honetan, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, Mario Amantegi, Iñaki Garcia, Ibon Elola, Oihan Matute eta Amaiur Iparragirre taldekideak Donostiako Paco Yoldin izango dira, Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren alebinen teknifikazio saioan. Bertan lehorreko lana eta uretako 2 orduko saioa burutuko dituzte lurraldeko kategoria bereko beste alebin batzuekin batera. Amaiur eta Oihanentzat igerileku luzean aritzen diren lehen aldia izango da. Saioa 8:45etan hasiko da lehorreko lanarekin eta 12:00etan amaitzea aurreikusten da.

Bestetik, junior eta absolutu kategoriako Unai G. Somovilla, Eneko Elizasu, Nora Imaz, Garazi Etxeberria eta Izaro Audikana Gasteizko Mendizorrotzan izango dira Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan lehian. Txapelketa larunbat eta igande izango da, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Izaro 200 librean lehiatuko da, Eneko 100, 200 eta 400 librean, Garazi 50, 100 eta 200 librean eta 200 lau estiloetan, Nora 100, 200, 400 eta 800 librean eta Unai G. 50 eta 100 tximeletan eta 50 eta 200 bular probatan.

Azkenik, Nahia Zudaire ere lehian arituko da Erkidego Arteko Absolutu mailako Espainiako Txapelketan. Lehiaketa hau Cadiz-en izango da eta bertan 100 eta 400 librean eta 200 lau estiloetan lehiatuko da gure taldekidea Euskadiko Igeriketa Egokituko Selekzioarekin.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi eta zorionak alebinei! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak