Hitzordu bikoitz berri bat larunbat honetan: KZL/Benjamin Testa 4. jardunaldia eta Alebin Ligako 6. jardunaldia


Larunbat honetan gure igerilari gaztetxoek hitzordu bikoitza izango dute berriro ere, kasu honetan Ordiziako Majori Udal Kiroldegiko igerilekuetan.

Alde batetik, Benjamin taldeak TEST/KZL Ligako 4. jardunaldia izango du. Txikienek 25 tximeleta eta 6x25 bular estiloko errelebu mistoan arituko dira. Helduenek 200 edo 400 libre eta lau estiloetako 100 metroak izango dituzte. Azken hauek saio amaieran 4x50 lau estiloetako errelebua izango dute. Jardunaldi hau 15:30etan hasiko da.

Bestalde, aurreko jardunaldia amaitu ondoren, Ordiziako Udal Kiroldegiko igerilekuetan bertan, Alebin Ligako 6. jardunaldia jokatuko da, non gure igerilariek 800 librea, 200 tximeleta, 100 eta 200 bizkar probak izango dituzte aukeran. Saio amaieran emakumezkoek lau estiloetako 4x100 errelebua izango dute. Aurreko saioaren amaieraren baitan, jardunaldi hau 18:30etan hasiko dela aurreikusten da.


HAURREK MUSUKOA ERAMAN BEHAR DUTE IGERILEKU BARRURA


Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak