Lan ona Nahiak Cadiz-en


Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Cadiz-en izan da, Euskadiko Selekzioarekin Absolutu mailako Erkidego Arteko Espainiako Txapelketan lehian.

Bertan, Aberdeen-en berregokitutako klase berrietan lehiatu da Nahia (S9, SB8 eta SM9) 400 librean, 100 librean eta 200 lau estiloetan.

Lau estiloetako 200 metroetan 3:01,92 eginda proba txukuna osatu zuen Nahiak, bere onenetik gertu igeri eginez. Estilo libreko 400 metrokoan ere bere onenetik gertu aritu zen gure gaztea, kronoa 5:09,56an geratuz eta 100 librean 1:10,39 egin zuen, bere onenetik segundu bat baino gutxiagora.

Bere marka onenetatik horren gertu aritu zela ikusteak asko pozten gaitu, izan ere aipatu bezala Aberdeen-en klase aldaketa izan zuen, eta hori kolpe haundia izan zen berarentzat. Cadiz-en berriro ere lehian aritu dela ikustea oso albiste ona izan da. 

Datorren martxoaren 31tik apirilaren 3ra bitartean Nahia Berlin-en izango da, 36. IDM Berlin lehiaketan parte hartzen. 


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak