Emaitza onak Nahiak Berlinen


Joan den asteburuan, Nahia Zudaire taldekidea Berlin-en izan zen, Espainiako selekzioarekin lehian. Bertan 36. IDM Berlin Para Swiming World Seriesean lehiatu zen. Lehiaketatik haratago, Nahiak bere klasea berreskuratu zuen (S8, SB7 eta SM8) egin zitzaion berrikusketan, eta hori oso albiste ona izan da.

Berlinen, Nahia 100, 200, 400 eta 800 libreetan lehiatu da eta baita 100 bular eta 200 lau estiloetan ere. Igerian egindako 6 probetatik, Nahia lau marka pertsonal eta Espainiako lau errekor berrirekin itzuli da, 800 libreko proban lortutako urreaz gain. Guztira, 11 aldiz egin zuen igeri lau egunetan, 5 sailkapen probatan eta 6 finaletan.

Marka pertsonalei eta marka berriei dagokienez, honako hauek izan ziren:
  • 200 librean 2:27,72
  • 100 bular proban 1:43,34
  • 50 bular proban 48,28
  • Banakako 200 lau estiloetan 2:58,75
Nahiak lortutako urrezko domina 800ean iritsi zen, 10:36,34ko denborarekin. 100 eta 400 librean, markak hobetzea lortu ez bazuen ere, Nahiak bere marka onenetatik oso hurbil zeuden erregistro onak egin ahal izan zituen (1:10,28 eta 5:07,81), postu onetan sailkatzea ahalbidetu ziotenak, batez ere 400 librean, non laugarren postua eskuratu zuen.



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak