Lau hitzordu asteburu honetarako


Asteburu honetan zehar lau hitzordu izango dituzte gure igerilariek.

Alde batetik, Benjamin taldeak TEST/KZL Ligako 5. eta azken jardunaldia izango du Tolosako Usabalen. Txikienak 100 metro lau estiloetan eta 6x25 lau estiloetako errelebu mistoan arituko dira. Helduenak aldiz, 50 tximeletan eta lau estiloetako 200 metroetan. Azken hauek saio amaieran 4x50 bular estiloko errelebua izango dute. Jardunaldi hau 15:30etan hasiko da.

Bestalde, aurreko jardunaldia amaitu ondoren, Tolosako Udal Kiroldegiko igerilekuetan bertan, Alebin Ligako 7. eta azken jardunaldia jokatuko da, non gure igerilariek 200 librea, eta 100 edo 400 lau estiloetako probak izango dituzten. Saio amaieran eraketa mistoan bi errelebu izango dituzte: 4x100 librea eta 4x100 lau estiloetakoa. Aurreko saioaren amaieraren baitan, jardunaldi hau 17:45etan hasiko dela aurreikusten da.

Hirugarrenik, Unai G. Somovilla, Nora Imaz, Garazi Etxeberria eta Miren Sarobe Irungo Azken Portu kiroldegia izango dira, San Marcial Sarian lehian. Sari hau Gipuzkoako Federazioaren trofeoen A zirkuituko lehen jardunaldia izango da. Saria arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

Azkenik, Nahia Zudaire ere lehian arituko da X Open Internacional de Castilla y Leon de Natación Adaptada txapelketan. Lehiaketa larunbat eta igande izango da, Valladolid-eko Rio Esgueva igerilekuan. Nahia 50 tximeleta, 100 bular eta 200 lau estiloak probatan lehiatuko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


Animorik haundienak denoi! BRNPWR!!

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak