Aste Santu aurreko egunetan, Garazi Etxeberria taldekidea Torremolinos-en izan zen, Junior mailako Espainiako Neguko Txapelketan lehian. Berarentzat maila honetako lehen lehiaketa izan zen eta urduritasuna nabari izan bazuen ere lan txukuna egin zuen gure gazteak.
Apirilaren 9an, larunbatean, 100 librean estreinatu zen Garazi. Lehen aldiaren urduritasuna nabaria zuen Garazik baina hala ere proba amaieran 1:01,48 on bat egitea lortu zuen.
Apirilaren 12an, asteartean, 50 librean lehiatu zen gure igerilari gaztea. Proba honetan ere urduri atera zen ohi baino uzkurtuago igeri eginez, baina proba amaieran marka pertsonala eta taldeko 16 urteko errekor berriak egitea lortu zuen, kronoa 28,49an geratuz.
Orokorrean esperientzia ona izan du Garazik. Jakin badakigu lehiaketa honetako mailan egotea, lehen aldietan behintzat, kosta egiten dela, lehiakortasuna handiagoa da, jende gehiago dago, dena handiagoa da, igerilekuak beste itxura eta antolaketa bat du... Esperientzia honetatik abiatuta Junior mailako Udako Espainiako Txapelketan ere izango da Garazi, Sabadell-en, eta bertan, orain bizi izandako esperientzia baliogarri izango zaio ziur.
Zorionak egindako txapelketagatik Garazi! Burunpower!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina