Klubeko txikienak eta gazteenak Legasako Kattalin aterpetxean izan ziren apirilaren 22an eta 23an. Guztira, klubeko 24 haur eta gazte joan ziren irteera-txango honetara. Adin-tartea 2013an jaiotakoen eta 2008an jaiotakoen artean egon zen. Oro har, oso esperientzia positiboa izan zen, bai parte-hartzaileentzat, bai guretzat; izan ere, igerilekuan ohituta gaudenaz bestelako gauzak egin ahal izan genituen, eta elkar hobeto ezagutzeko eta harreman gehiago izateko aukera izan genuen.
Irteera apirilaren 22an izan zen, ostiralean, eta lehen taldea Andoainen hartu ondoren, Lasartetik bigarren taldera pasa eta 45 minutuko bidaia egin genuen aterpetxera. Iritsi bezain laster, geletan jarri, dena utzi eta Doneztebera joan ginen paseoan, bertan bazkaltzera. Buelta egin ondoren, aterpetxera joan ginen berriro, eta, han, Elizondora eraman gintuen autobus bat hartu genuen. Bertan, hainbat jarduera egin genituen, hala nola rappela, ferrata bidea eta ur-putzurako jauziak. Ezin izan genuen txirrista naturala erabili, eta ezin izan genuen ibaia jaitsi, ur asko zeramalako.
Aterpetxera itzuli eta bertan afaldu ondoren, jolas-saio polita egin genuen gauez, eta bertan guztiek oso ondo pasatzeko aukera izan zuten, hainbat jarduera eginez. Jolastu ondoren, etxetik kanpoko lehen gaueko urduritasuna batzuentzat, txutxu-mutxuak egiteko unea besteentzat,...
Larunbat goizean, Bertiz Abentura Parkera joan ginen, eta, bertan, arborismo jarduera egin genuen goiz osoan zehar. Bertan, parkeak dituen 6 zirkuituez gozatu ahal izan zuten guztiek. Nekatu samar, baina bi egunei zukua atera izanaren sentsazioarekin, aterpetxera itzuli ginen bazkaltzera. Bazkaldu eta jolastu ondoren, autobusa bueltan eta etxera atseden hartzera.
Denek guk bezainbeste gozatu eta primeran pasatu izana dugu, eta aurrerantzean ere horrelako jarduerak egiten jarraitu ahal izateko.
📷 ARGAZKI ALBUMA
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina