18 marka pertsonal eta 3 gutxieneko berri Zarautzeko Sarian


Larunbat arratsaldean, 16:30tan hasita, Zarautzeko Aritzbatalde Kiroldegian Gipuzkoako Sarien B Zirkuituko lehen jardunaldia ospatu zen, "Zarautz Saria". Jardunaldi benetan luzea izan bazen ere, bertan parte hartu zuten 9 taldekideak oso txukun eta gogoz aritu zirela esan beharra daukagu, marka pertsonal mordoarekin eta lorpen askorekin itzuli baitziren etxera. Bertaratu ziren igerilariak honakoak izan ziren: Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Alba Escribano, Jurgi Sukunza, Izaro Audikana, Saioa Elola, Iker Gandia, Iker Gorostegui eta June Lopez.

Denen artean 18 marka pertsonal ezartzea lortu zuten eta horien artean batek Galdakaon ospatuko den Euskal Herriko Infantilen Udako Txapelketarako gutxienekoa eskuratu zuen eta beste bi igerilarik Gipuzkoako Udako Txapelketarako gutxienekoak.

Marka pertsonalei begira, honakoak izan ziren igerilari bakoitzak lortutako marka hobekuntzak:
  • Irati Etxeberriak 100 lau estiloetakoa (1:31,27).
  • Mayi Gorosteguik 200 librekoa (2:54,87), 400 librekoa (5:57,96) eta 100 lau estiloetakoa (1:27,83).
  • Alba Escribanok 400 librekoa (5:09,90) eta 100 lau estiloetakoa (1:25,64).
  • Jurgi Sukunzak 50 librekoa (28,15).
  • Izaro Audikanak 100 lau estiloetakoa (1:16,68).
  • Saioa Elolak 200librekoa (2:26,81) eta 400 librekoa (5:03,62).
  • Iker Gandiak 50 bularrekoa (40,61), 100 bularrekoa (1:26,96), 50 librekoa (29,33) eta 100 librekoa (1:01,95).
  • Iker Gorosteguik 50 librekoa (28,05) eta 200 lau estiloetakoa (2:26,65).
  • June Lopezek 50 bizkar (33,86) eta 100 bizkarrekoa (1:11,99)
Marka hobekuntzez gain, esan bezala, denbora horiei esker gutxieneko berriak ere etorri ziren, taldeko infantilen eskutik. Irati Etxeberriak 100 lau estiloetako denborarekin eta Iker Gandiak 50 libreko denborarekin, Irungo Azken Portu igerilekuan ospatuko den Udako Gipuzkoako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuten eta Iker Gorosteguik berriz, 200 lau estiloetako proban 7 segundu hobetuta, Euskal Herriko Infantilen udako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen.

Bestetik, June Lopez igerilaria zoriondu nahiko genuke, belaunean izandako ebakuntzaren ondoren, aurretik izandako forma fisikora itzultzeko gogor lan egin eta jada marka pertsonalak egiteko moduan dagoela ikusi baitugu. Zorionak Trigre!

Azkenik, beste igerilari guztiek egindako lanarekin ere oso pozik gaudela esan beharra daukagu eta hala jarraitzea espero dugu! Hurrengo txapelketa hilaren 28an izango da, Ordizian ospatuko den B Zirkuituko 2. jardunaldian; beraz, ordura arte lanean jarraituko dugu!

BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak