3 marka pertsonal eta Euskal Herriko bi gutxieneko berri Tolosan


Maiatzaren 21 goizean, larunbata, azken aldian martxan dabilen Gipuzkoako Sarien A Zirkuituko bigarren jardunaldian (XLIV Tolosako San Juan Saria) parte hartzen izan genituen taldeko 3 partaide: Miren Sarobe, Garazi Etxeberria eta Nora Imaz. Hiruren artean 3 marka pertsonal eta bai Infantil kategoriako eta baita Absolutu mailako Udako Euskal Herriko Txapelketetarako bi gutxieneko berri lortu zituzten.

Gutxieneko markak Miren Sarobe infantilaren eskutik etorri ziren. Estilo libreko 50 eta 100 probetan parte hartu zuen, 29,00 eta 1:02,58 denbora politak eginez. Bietan marka pertsonal txukunak egiteaz gain, Infantil Mailako Euskal Herriko Udako Txapelketarako gutxienekoak egitea lortu zuen eta aldi berean, denbora horiei esker, Absolutu mailako Euskal Herriko Udako Txapelketan parte hartzeko aukera ere lortu zuen.

Garazi Etxeberriak 50 metro bular proban eta lau estiloetako 200 metroko proban hartu zuen parte. Garazi ere, Juneren antzera, belaunean lesio batekin dabil eta oraingo honetan, min horrek ez zion bere onenean lehiatzeko aukerarik eman. Hala ere, 50 bular proban marka pertsonaletik gertu ibili zen kronoa 36,67an geratuz eta 200 lau estiloetako proban berriz, 2:41,29 denbora egin zuen.

Azkenik, Nora Imaz izan genuen 50 libre, 100 bular eta 100 libre probetan parte hartzen. Berak entrenamenduetan prestatu eta egiten dituen probak ez direla kontuan hartuta, marka txukunak egin zituen Norak: lehen proban 29,03-rekin bere markatik gertu geratu zen, 100 bularren 1:21,65 denborarekin marka pertsonala lortu zuen eta 100 librean berriz, aspaldian lortu ez zuen denborara gerturatu zen 1:01,68 marka eginda.

Igerilari hauen hurrengo zita Gipuzkoako V. Open Saria izango da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, ekainaren 4 eta 5eko asteburuan eta bertan, igerileku luzean lehiatzeko aukera izateaz gain, maila oneko igerilariak lehian ikusteko aukera ere izango dute.

Lan ona neskak!! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak