Benjaminak bikain euren eskolarteko txapelketan


Pandemiako urteetan zan ezik, urtero bezala, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra "Igerilari Osoa" izan genuen pasa den igandean Legazpiko Bikuña Udal Kiroldegian.

Benjamin kategoriako lehiaketa honetan 2011ko neska-mutilak eta 2010eko mutilak aritu ziren lehian eta gure taldetik 3 igerilari izan ziren parte hartzen, gutxienekoa 4 igerilarik bazuten ere. Legazpian izan ziren: Itxaso Iparragirre, Liher Albizu eta Oier Jauregi.

Ohi bezala, txapelketaren formatua "Igerilari Osoa"rena izan zen, hau da, igeriketak dituen 4 estiloetan parte hartu behar izan zuten igerilari guziek: 50 metro tximeleta estiloan, 100 metro bizkar estiloan, 100 metro bular estiloan eta 100 metro estilo librean. Sailkapena, lau probatan lortutako emaitzaren baturaren arabera egiten da eta baita proba bakoitzean adin bakoitzaren arabera ere.

Txapelketa goiz eta arratsaldez jokatu zen. Tximeleta eta bizkar estiloetako probak eta estilo libreko errelebuak goizean izan ziren eta bular eta estilo libreko probak eta estiloetako errelebuak aldiz, arratsaldean. Tartean, gure haurrek elkarrekin bazkaldu eta denbora tarte eder bat elkarrekin egoteko aukera izan zuten lehen aldiz, giro ederrean.

Lehiaketari dagokionez, gure igerilariek ederki hasi zuten txapelketa, marka pertsonalak hobetuz eta beste taldeetako igerilariekin batera lehia bikainak eskainiz. Gipuzkoako txapelketa izanik, haurrak benetan gogotsu aritu ziren, benjamin kategorian Gipuzkoako talde guztiek batera lehiatzen zuten lehen aldi honetan maila polita eskainiz eta zeukaten guztia emanez. Postuei dagokionez, sailkapen onena Oier Jauregik lortu zuen, bizkar probako 100 metroetan laugarren izan zelarik.

Emaitzei dagokionez, aurtengoan ez zen gure taldekiderik egon podioan (gauza benetan zaila dena) baina oso gustura atera ginen gure haurrek lau estiloetan egindako probekin eta baita lehiaketa osoan zehar izan zuten jarrerarekin ere. Modu honetan egun neketsu eta gogor bezain zirraragarria igaro ahal izan zuten denek.

Adin tarte honetako haurrek ekainaren 11n izango dute euren hurrengo lehiaketa, batzuentzat denboraldi honetako azkena izango dena. Lehiaketa hori gure klubak antolaturiko "Lasarteko XXXI. Saria" izango da eta ahalik eta onenak ematen izango ditugu etxekoen aurrean. 

Aupa Zuek!! Burunpower!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak