Bi hitzordu berri asteburu honetan: Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak eta Ordiziako Saria


Asteburu honetan zehar bi hitzordu berri izango dituzte gure igerilariek.

Batetik, aurreko larunbatean Gipuzkoako trofeoen A zirkuituan lehiatu ez ziren taldeko infantil, junior eta absolutuak Ordizian izango dira, B zirkuituko bigarren geldialdia den Ordizia Sarian lehian. Lehiaketa hau larunbat arratsaldean izango da eta bertan arituko dira Izaro Audikana, Saioa Elola, Alba Escribano, Iker Gorostegui, June Lopez eta Jurgi Sukunza. Saria larunbat honetan, maiatzaren 28an, 16:00etatik aurrera izango da.

                                                                                
Bigarrenik, taldeko 12 alebin, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan izango dira Gipuzkoako taldea ordezkatuz, Gasteizko Mendizorrotzan. Igerilari hauek goiz eta arratsaldeko saioak izango dituzte. Parte hartu duten taldekideak hauek dira: 
  • Oihan Matute 1500 Libre eta 400 Libre
  • Saray Lobato 400 Libre y 100 Espalda
  • Amaiur Iparragirre 100 Tximeleta
  • Nora Miguelez 100 Tximeleta eta 200 tximeleta
  • Iñaki García 200 Bizkar eta 100 Bizkar
  • Ibon Elola 200 Libre eta 100 Lau estiloak
  • Ane Meyer 200 Libre
  • Hodei Barcina 200 Lau estiloak eta 100 Lau estiloak
  • Mayi Gorostegui 200 Lau estiloak eta 100 Lau estiloak
  • Irati Etxeberria 200 Lau estiloak eta 100 Libre
  • Laida Guerrero 100 Lau estiloak
  • Mario Amantegi 400 Lau estiloak
Itsaso Tolosa taldeko entrenatzailea ere bertan izango da teknikari gisa.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak