Larunbatean Tolosan hitzordua


Asteburu honetan, taldeko Nora Imaz, Garazi Etxeberria eta Miren Sarobe Tolosako Usabal kiroldegian izango dira, Tolosako Sarian lehian. Sari hau Gipuzkoako Federazioaren trofeoen A zirkuituko bigarren jardunaldia izango da. Saria goizeko 10:00etan hasiko da.

Nora 50 eta 100 librean eta 100 bular proban arituko da, Miren 50 eta 100 librean eta Garazi berriz 50 bular eta 200 lau estiloetan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak