Lau hitzordu berri asteburu honetan: selekzioak, saria eta Eskolarteko Txapelketa


Asteburu honetan zehar lau hitzordu berri izango dituzte gure igerilariek.

Alde batetik, Nahia Zudaire Mallorcan izango da maiatzaren 11tik 14ra bitartean. Bertan Euskadiko Selekzioarekin arituko da kontzentrazio batean eta baita larunbatean lehiaketan ere. Larunbatean III Open Nacional Natación Adaptada Illes Balears lehiaketa izango du, AXA Ligaren hirugarren saioa izango dena. Bertan 400 eta 100 librean eta 50 tximeleta lehiatuko da.

Bestalde, Garazi Etxeberria taldekidea ere selekzioarekin arituko da asteburuan, kasu honetan Gipuzkoakoarekin. Garazi XXXV Trofeo Internacional Villa de Gijón lehiaketan arituko da. Irteera ostiralean, maiatzaren 13an egingo du eta 14 eta 15ean lehiatuko da Santa Olaya igerilekuetan. Garazik 50 libre, 100 libre eta 200 lau estiloetan izango du larunbatean eta igandean berriz 50 tximeletan eta 200 librean lehiatuko da.

Hirugarrenik, aurreko larunbatean Gipuzkoako trofeoen A zirkuituan lehiatu ez ziren taldeko infantil, junior eta absolutuak Zarautzen izango dira, B zirkuituko lehen geldialdia den Zarautz Sarian lehian. Lehiaketa hau larunbat arratsaldean izango da eta bertan arituko dira Izaro Audikana, Saioa Elola, Alba Escribano, Irati Etxeberria, Iker Gandia, Iker Gorostegui, Mayi Gorostegui, June Lopez eta Jurgi Sukunza. Saria larunbat honetan, maiatzaren 14an, 16:30etatik aurrera izango da.

Azkenik, Oier Jauregi, Liher Albizu, Itxaso Iparragirre eta Nora Rey benjaminak, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, Igerilari Osoa izango dute igandean, Legazpiko Bikuña kiroldegian. Sailkapen bidez bertan egotea lortu dute gure lau gaztetxoek eta denek proba berdinak burutu beharko dituzte; 50 tximeleta eta 100 bizkar goizeko saioan eta 100 bular eta 100 libre arratsaldekoan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

Animorik haundienak denoi! BRNPWR!!


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak