Nahia txukun aritu da Valladoliden


Pasa den asteburuan, Nahia Zudaire taldekidea Valladoliden izan da, "X Open Internacional de Castilla y Leon de Natación Adaptada" lehiaketan lehian. Bertan larunbat arratsaldez eta igande goizez lehiatu da 3 probatan: 50 tximeletan, 100 bular proban eta 200 banakako lau estiloetan. Txapelketa hau igeriketa egokituan sortu berri den AXA Zirkuituko bigarren proba izan da.

Larunbateko saioan 50 tximeletan eta 100 bular proban aritu zen Nahia. Lehenengoan 36,85 eginda bigarren postuan sailkatu zen eta bular estiloko proban aldiz lehen postuan izan zen egindako 1:46,67ari esker. Igandekoan berriz, lehen postuan sailkatu zen lau estiloetako 200 metrokoetan, egindako 3:04,05 markari esker.

Zirkuitu honetako hurrengo jardunaldia Mallorcan izango da eta bertan Nahia Euskadiko Selekzioarekin arituko da, aurrez bertan kontzentrazio egun batzuk egun ostean. Hori guztia datorren astean izango da, maiatzaren 11tik 14ra bitartean.


Igeriketa Paralinpiarreko AXA Liga

Igeriketa paralinpikoko AXA Ligak, Espainiako Batzorde Paralinpikoak, AXA Fundazioak eta ezintasunen bat duten pertsonentzako kirolen Espainiako lau federaziok sortutakoak, zirkuituko sei geldialdiak zehaztuta ditu jada lehen edizio honetan.
  • Open Comunitat Valenciana. Elx. (Apirilaren 23tik 24ra)
  • Gaztela eta Leongo Opena. Valladolid (apirilaren 30tik maiatzaren 1era)
  • Balear Uharteaetako Opena. Palma Mallorcan (maiatzaren 14an).
  • Madrilgo Erkidegoko Opena. Madril (uztailak 23-24)
  • Andaluziako Opena. Cadiz. (Azaroak 19-20).
  • Mareastur Opena. Oviedo. (Abenduak 17-18).
Txapelketak desgaitasun anitzeko sistemaren araberako sailkapen orokorra eskaintzen du. Bertan, desgaitasun mota desberdinak (bisuala, fisikoa, intelektuala edo garuneko paralisia eta hartutako kalte zerebrala) dituzten igerilariak batera lehiatuko dira.

Liga amaitzeko, hiru igerilari onenak izendatuko dira, bateratutako sailkapen bakarrean, bai gizonezkoentzat, bai emakumezkoentzat ere, desgaitasun-mota eta -maila edozein izanda ere.


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak