Lanean buru-belarri ari da Nahia Zudaire taldekidea eta bere esfortzu eta lan horren ondorioz albiste berri bat jaso du azken asteetan. Espainiako Federazioak adierazi duenez, Ekainaren 10etik 19ra bitartean, Funchal hirian (Portugal) izango den Munduko Txapelketan izango da gure taldekidea.
Albistea pozez hartu du Nahiak twitter bidez azaldu duen moduan:
Ezjakintasun askoren ondoren, ofizialki nere bigarren munduko txapelketarako sailkatuta🇵🇹🔥 pic.twitter.com/gXVONo5XU2
— Nahia Zudaire (@nahia_zudaire) April 30, 2022
Zorionak Munduko Txapelketa baterako bigarren salkapen honengatik Nahia!
Eutsi gogor! Burunpower!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina