Nahiak urrezko domina ekarri zuen Mallorcatik


Pasa den maiatzaren 11ik 14ra bitartean Nahia Zudaire taldekidea Mallorcan izan da, Kirol Egokituaren Euskadiko Federazioa eta Kirol Egokituko Balear Uharteetako Federazioaren hitzarmenari esker, kontzentrazioan eta lehiaketan.

Son Hugo igerilekuetan egindako hiru egunetako entrenamendu saioez gain "Igeriketa egokituko Balear Uharteetako III. Opena" izan dute igerileku berberetan.

Lehiaketari dagokionez, 400 eta 100 librean eta 50 tximeletan aritu zen Nahia. Estilo libreko 400ean lehen postuan sailkatu zen 5:08,60 eginez, 100 librean ere lehen postuan izan zen 1:13,66 eginez eta 50 tximeletan ere txapeldun izan zen kronoa 37,34an geratuz. Lortutako emaitza eta puntuekin, Open kategorian Nahia Txapeldun izan zen emakumezkoetan.

📷Argazkiak: Kirol Egokituaren Euskal Federazioa

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko

Iruzkinak