3 urre, zilar 1, 6 brontze, klubeko 2 errekor berri eta EHkorako gutxieneko berriak Ordiziako Alebinen Gipuzkoakoan


Pasa den asteburuan, larunbat arratsaldeko eta igande goiz eta arratsaldeko jardunaldietan, Gipuzkoako Alebin Txapelketa ospatu zen. Lehiaketan gure klubeko lau mutilek eta hiru neskak hartu zuten parte: Iñaki García, Mario Amantegi, Ibon Elola, Oihan Matute, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre eta Nora Rey.

Denek lortu zuten aurreko erregistroak hobetzea, adin hauetan normala den bezala, baina horretaz gain, ondo lehiatzen jakin zutela esan behar dugu, proba bakoitzean ahalik eta gehien saiatuz eta, bereziki mutilen kasuan, proba programa mardul bat burutuz, banakako probaz gain, erreleboei aurre egin behar izan baitzieten Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoak lortu ahal izateko.

Egindako probei dagokienez, klubeko kide gehienek lortu zuten podiumera igotzea Txapelketan zehar, eta denen artean 10 domina lortu zituzten, honela banatuta:
  • Iñaki Garcíak urrea 200 bizkar eta 100 estilotan, brontzea 200 estilotan.
  • Mario Amantegi urrea 400 estilotan eta brontzea 400 librean eta 200 librean.
  • Ibon Elolak zilarra 100 bizkarrean eta brontzea 200 bizkarrean.
  • Amaiur Iparragirre brontzea 200 brazan.
  • Nora Miguelez brontzea 100 tximeletan.
Lortutako dominez gain, egindako markei esker, Ibon Elolak Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko berriak lortu zituen 400 libre eta 200 bizkar probetan, Mario Amantegik 400 librean eta 400 estiloan lortu zituen eta Iñakik aurretik zituenak handitu eta hobetu zituen, 100 estiloen kasuan bezala. Iñaki Garcíaren kasuan, 100 estiloetan eta 200 bizkarrean egindako markak nabarmendu behar dira, lehen proba 1:13,81ekin eta bigarrena 2:35,12rekin 13 urteko klubeko errekor berriak baitira.

Erreleboen kasuan, gure mutilak laugarren izan ziren hiru errelebotan, podiumera igotzetik oso gertu geratuz. Hala eta guztiz ere, aurreko erregistroak asko hobetzea lortu zuten, eta 4x100 eta 4x200 estilo libreko Euskal Herriko gutxienekoak egin ahal izan zituzten.

Asteburu honetan Euskal Herriko Alebin Txapelketa ospatuko da Getxoko Fadura kiroldegian. Han izango dira lau mutilak, banakako probetan zein errelebo-probetan lehiatzen. Ziur euren onena emango dutela denboraldiari amaiera ona emateko.

Animo guztioi!



Iruzkinak