Beste bi txapelketa nagusi asteburuan: Absolutu eta Juniorren EHkoa eta Egokituko Espainiakoa


Asteburu honetan beste bi txapelketa nagusi izango dituzte gure taldekideek.

Batetik, Junior eta Absolutu mailako Euskal Herriko Txapelketa izango dugu Tolosako Usabal kiroldegian. Txapelketa larunbat eta igandean izango da, goizez eta arratsaldez. Gure klubetik, lehiatuko diren igerilariak honakoak izango dira: Nora Imaz, Garazi Etxeberria, June Lopez, Izaro Audikana, Iker Gorostegui eta Miren Sarobe. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 16:30etan.

Bestetik, Nahia Zudaire taldekidea Oviedon izango da, Igeriketa Egokituko Kluben arteko Espainiako Absolutu mailako Txapelketan lehian. Nahia 50 eta 100 bular probatan, 200 librean, 50 tximeletan eta 100 bizkar proban arituko da. Txapelketa larunbat goiz eta arratsaldez eta igande goizez izango da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak