Bi txapelketa nagusi asteburuan


Asteburu honetan bi txapelketa nagusi izango dituzte gure taldekideek.

Batetik, infantil, junior eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute Irungo Azken Portu kiroldegian. Txapelketa larunbat eta igandean izango da, goizez eta arratsaldez. Gure klubetik, lehiatuko diren igerilariak 13 izango dira. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 16:30etan.

Bestetik, alebinak Getxoko Faduran izango dira Euskal Herriko Alebin mailako Txapelketan lehian. Bertan izango dira Iñaki García, Ibon Elola, Mario Amantegi eta Oihan Matute. Txapelketa hau ere larunbat eta igande izango da, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak