Maiatzaren 28an, 11 taldekide Gipuzkoako Selekzioarekin 39. edizioa izan duen Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartzen izan ditugu Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan. Bertaratu zirenak honakoak izan ziren: Oihan Matute, Saray Lobato, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez, Iñaki García, Ibon Elola, Ane Meyer, Hodei Barcina, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria eta Mario Amantegi.
Gogotsu, lagun berriak eginez eta esperientzia berriak bizituz aritu ziren gure gazteak Gasteizen eta marka pertsonal mordoarekin zein podium batekin itzuli ziren etxera.
Haietako batzuk Udarako Txapelketetan parte hartzeko gutxiengoak lortzeko helburuarekin egin zuten igeri eta Mayi Gorosteguik 200 lau estiloetako proban Gipuzkoako Udarako Txapelketarako gutxienekoa eskuratu zuen 3:11,07 denborarekin. Mario Amantegi berriz, 400 lau estiloetako proban Alebinen Euskal Herriko Txapelketarako txartela lortzetik ehuneko gutxietara geratu zen, 6:05,64 denbora eginez eta gainera, hirugarren postua lortuta, brontzezko dominarekin etxeratu zen. Hurrengo saiakeran helburua lortuko du, seguru!
Egun polita pasa zuten gure igerilariek Gasteizen eta oso gustura itzuli ziren bai emaitza aldetik eta baita lagunartean bizitako esperientzia zirraragarriari esker.
Gaztetxo hauetako batzuk hurrengo saioa larunbat honetan bertan izango dute Andoainen ospatuko den Gipuzkoako Udako Sarian eta hurrengo asteburuan berriz, denak izango ditugu Lasarteko XXXI. Sarian parte hartzen. Batzuentzat hori izango da denboraldiari honetako azken txapelketa eta beste batzuk berriz, Gipuzkoa edo Euskal Herriko Udako Txapelketetan emango diote amaiera denboraldiari.
Zorionak denoi eta animo, azken txanpa besterik ez da geratzen eta!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina