Lasarteko XXXI. Saria asteburuan


Bi urteko geldialdiaren ondoren, aurtengoan berriro ere Lasarteko Saria ospatuko da Maialen Chourraut Udal Kiroldegian. Aurtengoa 31. edizioa izango da eta larunbat arratsalde eta igande goizeko jardunaldietan jokatuko da.

Larunbat arratsaldean benjamin kategoriako haurrak arituko dira: 2013an, 2012an eta 2011n jaiotako neska-mutilak eta 2010eko mutilak. Jardunaldi honetan, gure taldeaz gain, Ordizia taldeko haurrak eta Hernani taldeko haurrak arituko dira. Jardunaldi hau 16:00etatik aurrera hasiko da.

Igande goizeko probak aldiz 10:00etatik aurrera hasiko dira eta ondorengo adin guztiek hartuko dute parte. Jardunaldi honetan, gure taldeaz gain, Iruñako Amaya, Zarautz Balea, Hernani KE, Ordizia eta Fortuna izango dira lehian arituko direnak.

Txapelketako webgunea hauxe da: https://www.lasartekosaria.buruntzaldeaikt.eus/index.html

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak