Nahia Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan, bihartik aurrera


Ekainaren 10etik 19ra bitartean, Nahia Zudaire taldekidea Funchal-en izango da (Madeira, Portugal) "MADEIRA 2022 World Para Swimming Championships" Munduko Txapelketan parte hartzen. Txapelketan Espainiako Selekzioarekin hartuko du parte Nahiak. Txapelketa hau, Pariseko Paralinpiar Jokoak helburu hartuta, 3 urteko zikloan izango duen lehen zita garrantzitsua izango da Nahiarentzat.

Lehiaketa honetan, Nahiak 100 eta 400 librean eta 100 tximeleta proban hartuko du parte.

Zorterik onena Nahia!! Animorik haundienak!!

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa.html#deialdiak


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko


Iruzkinak