Lehiaketa ona Nahiak Oviedon


Aurreko asteburuan Nahia Zudaire Oviedon izan zen, Igeriketa Egokituko Kluben arteko Espainiako Txapelketa Absolutuan lehiatzen. Han, 50 eta 100 bular, 200 libre, 50 tximeleta eta 100 bizkar probetan lehiatu zen Nahia, eta denetan oso emaitza onak lortu zituen. Munduko Txapelketa oso ona egin izanaren lasaitasunarekin eta denboraldiko helburuak beteta iritsi zen Nahia txapelketa honetara, beraz, berarentzat batere ohikoak ez ziren probetan lehiatzeaz gain, modu lasaiagoan egin ahal izan zuen.

200 librean oso ona izan zen 2:29,42 markarekin bigarren izan zen, 50 bular proban 49,18 egin zuen bigarren postuan sailkatuz, 100 bular probann deskalifikatua suertatu zen, 50 tximeletan hirugarren izan zen 37,21ekin eta 100 bizkarrean hamabigarren 1:40,06 eginda.

Zorionak egindako denboraldiagatik eta denboraldi on hau Pariserako bidearen hasiera izan dadila!
Zorionak Nahia! BRNPWR!





Iruzkinak