Marka pertsonala eta taldeko errekor berria Garazik Sabadell-en


Joan den uztailaren 21etik 23ra bitartean Garazi Etxeberria taldekidea Sabadell-en izan da, Udako Espainiako Junior eta Absolutu mailako Txapelketan lehiatzen. Bertan bi probatan lehiatu da: 50 librean 21ean eta 100 librean 23an.

Garaziren lehen proba 50a izan zen, non Garazik 28,43 egin zuen. Aurrez zuen 28,10a hobetzea lortu ez bazuen ere, Garazi pozik geratu zen emaitzarekin. Proba honetan Garazi 21. izan zen bere adinean.

Bigarren proba, 100 librea, proba hobeagoa izan zen. Proba honetan Garazik 50ean egin zituen akats tekniko batzuk zuzendu ahal izan zituen eta bere marka pertsonala hobetu ahal izan zuen kronoa 1:00,87an geldituz eta 16 urteko klubeko 16 urteko errekor berri bat erregistratuz. Proba honetan Garazi 14. izan zen bere adinean, 50 librean lortutako postua nabarmen hobetuz.

Lortutako emaitzekin pozik, Garazik denboraldiari amaiera eman zion Txapelketa honekin. Emaitzez gain, aurten bigarren aldiz Espainiako Txapelketa batean izan da Garazi eta maila honetako igeriketan egoteko oso garrantzitsua izan da egin duen bidea eta aldaketa. Maila honetan mantentzea eta gutxienekoak behin eta berriro egiteko gaitasuna ere erakutsi du eta aurrera begira horrek duen balioa momentuko ematzetatik haratago doala uste dugu. Ziur gaude esperientzia gehiago hartzen doan einean postu eta marketan ere aurrera egingo duela.

Zorionak Garazi! Segi horrela!





Iruzkinak

  1. Playlive.com needs to evaluate the security of your connection before continuing. The news and editorial departments had no 1xbet role in its creation or show. Studios connects advertisers with a focused viewers through compelling content packages, from concept to production and distribution.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina