Txapelketa ona infantilek Galdakaon


Pasa den asteburuan Galdakaoko Urreta Kiroldegian ospatu zen infantil mailako Euskal Herriko Udako Txapelketan izan ziren Miren Sarobe eta Iker Gorostegui taldekideak. Maila ona erakutsi dute gureek Euskal Herrikoan eta pozik eman diote amaiera denboraldiari.

Miren Sarobe 100 eta 200 lau estiloetan eta 200 eta 50 librean lehiatu zen. Lau estiloetako 100 metrokoan bere denbora berdindu zuen 1:13,25 eginda eta 200 metrokoan berriz, aurreko marka zortzi segundoan hobetzea lortu zuen Mirenek, kronoa 2:37,01-ean geratuz. Estilo librean, bide beretik, 200 eta 50 metroko probetan bere marka pertsonaletatik gertu ibili zen, 2:16,49 eta 29,10 denborak eginda hurrenez hurren. Aipatzekoa da lau estiloetako 200 metrokoan Mirenek absolutu mailako Euskal Herriko gutxieneko denbora egin izana, txapelketa pasa izanagatik balio ez dion arren.

Iker Gorostegui berriz, 200 lau estiloetan, 200 librean eta 200 tximeletan lehiatu zen. Ikerrek azken boladan behin eta berriro birrindu ditu bere marka pertsonalak eta ondorioz, oraingoan ez zuen marka pertsonalik egitea lortu; baina hala ere, bere erregistro onenetatik gertu ibili zen hiru probetan. Lehen proban 2:24.49 denbora egin zuen, 200 librean 2:05,58an geratu zuen kronoa eta azken proban berriz 2:25,97an. Ikerren kasuan, aipatzeko modukoa da lau estiloetako eta tximeletako 200 metrokoan bere adinekoen artean laugarren postua lortu zuela.

Txapelketa honekin biek aurtengo denboraldiari amaiera eman diote eta orain udaz gozatzeko momentua iritsi zaie. Seguru gaude probetxua aterako diotela. Ondo pasa eta zorionak biei egindako txapelketagatik!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak