Gustora gureak etxean, Neguko Ligako 2. jardunaldian


Neguko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia ospatu zen aurreko larunbatean Lasarte-Orian eta bertan izan ziren gure taldeko infantil, junior eta absolutuak. 13 igerilari izan ziren gure taldetik: Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria, Alba Escribano, Miren Sarobe, Izaro Audikana, Saioa Elola, June Lopez, Garazi Etxeberria, Iker Gorostegui eta Unai Somovilla. Gazte hauen aurtengo bigarren txapelketa honetan, gehienek lortu zuten haien markaren bat hobetzea, guztien artean 15 marka pertsonal berri ezartzea lortu zutelarik.

Marken hobekuntzei dagokienez, honako hauek lortu ziren:
  • Nora Miguelezek 400 lau estiloetakoa (7:07.04) eta 200 libre probakoa (2:59.99).
  • Amaiur Iparragirre 400 lau estiloetakoa 7:06.94).
  • Ane Meyerrek 200 libre probakoa (3:00.91) eta 100 lau estiloetakoa (1:44.97).
  • Mayi Gorosteguik 400 lau estiloetakoa (6:36.66), 100 tximeletakoa (1:41.12) eta 50 tximeleta probakoa (39.94).
  • Irati Etxeberriak 50 libre (32.80) eta 200 libre probakoa (2:42.83).
  • Miren Sarobek 100 bizkar probakoa (1:18.81).
  • June Lopezek 50 tximeletakoa (35.41).
  • Iker Gorosteguik 50 libre (27.56) eta 100 bizkar probakoa (1:12.25).
  • Unai Somovillak 50 librekoa (26.94).

Lortutako emaitza hauekin, infantil kategorian dauden haur batzuk jada Gipuzkoako Neguko Txapelketarako gutxienekoak egiteko gai direla ikusten hasi gara. Gutxienekoak oraindik ez dira ofizialak baina kategoria hauetan, “giltza” izenez ezagutzen ditugun gutxienekoak egin behar dituzte Neguko Txapelketetan parte hartzeko (bai Gipuzkoa eta baita Euskal Herri mailan). Hau horrela, Mayi Gorosteguik, Nora Miguelezek eta Amaiur Iparragirrek eginiko 400 lau estiloetako denborekin, seguruenik jada eskuratu dute Gipuzkoako Neguko Txapelketarako txartela.

Taldeko junior eta absolutuen kasuan, forma fisiko egokira iristea zailagoa izaten da eta denbora gehiago behar izaten dute; hau horrela, marka pertsonalik lortu ez bazuten ere, esan beharra dago batzuk haien marketatik gertu ibili zirela (Unai Somovilla 50 tximeleta proban, Saioa Elola 200 libre proban, Garazi Etxeberria 100 bular proban eta Alba Escribano 200 libre proban, adibidez).

Entrenamenduetan zehar denok lanean jarraituko dugu pixkanaka gero eta emaitza hobeak lortzeko helburuarekin. Hurrengo zita azaroaren 26an izango dute Andoaingo Allurralde igerilekuan.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldi hau aurrera eraman ahal izateko bolondres gisa aritu ziren guztiei: Azucena Rodriguez, Maite Merkader, Miren Bardaji, Nora Imaz, Nahia Zudaire, Maximiliano Meyer, Ainhoa Cencillo, Aitziber Berasategi, Javier Somovilla eta Karmen Herrero. Mila esker denoi, zuek gabe ezinezkoa litzateke!


Burunpower!!

ARGAZKIAK

📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak